XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erabaki hori arduralaritza-bidean behin-betikoa da, eta horren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrezkoa den birrabiatze-eskea egin daiteke; eske hori Sail honen aurrean egin beharko da, iragarpen hau argitara dadineko egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Epe horrek dirauen artean, HI1-087/88-J01-0 zehaztapidetza agirian egongo da nornahik ikus dezan, Gasteizko Independentzia kaleko lehenengoko lehenengoan dagoen Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturarako Arabako Lurralde-Ordezkaritzan.

Gasteiz, 1984.eko Otsailak 9.

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren 1984.eko Otsailaren 13ko ERABAKIA, Edorta Agirre Alonso Jaunak suztatuta, Donostiako Zubietako Auzoan (50 '' 50 IV Landalur-Aldean dagoen funtsa) familia bakar batentzako etxebizitza bat eraikitzeko baimen-eskeari buruz.

Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko erabaki hau hartu du:
50 '' eta 50IV Aldean familia bakar batentzako etxebizitza baten eraikitze-lanak egiteko Lur-Legearen 85 eta 86. ataletan ohartemandako baimena Edorta AGIRRE ALONSO Jaunari ematea.

Donostiako Udal-mugarteko Zubietako Auzoa, horretarako aurkeztutako teknika-egitasmoaren arauera eta herrigunea eratzeko zernolakoak biltzen ez direla kontutan izanik.

Baimen honek egitasmoa egiteratu aurretik udal-baimena eskuratu beharra ez du kentzen, ez eta ere dagokion udalbatzarraren erabakiari buruzko aurreritzirik ematen, baimen horren baldintzetan zera jaso behar delarik: egiteko eraikintza 10.000 m. 2-ko funts hori eraikintzari loturik dagoela eta Lur-Legearen 95. atalean ohartemandako ondorioetarako, hirigintzarekiko, zatiezinezkoa dela eta baldintza hori adieraziz Donostiako Jabego-Erroldean erasota utzi beharko dela.

Erabaki hori arduralaritza-bidean behin betikoa da, eta horren aurka, arduralaritza-auzipideetara joan aurretik egin beharrezkoa den birrabiatze-eskea egin daiteke; eske hori Sail honen aurrean egin beharko da, iragarpen hau argitara dadineko egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Epe horrek dirauen artean, HI3-188/83-JOI zehaztapidetza agirian egongo da nornahik ikus dezan Donostiako Mari kaleko 1. an dagoen Hirigintza, Etxebizitza eta Arkitekturarako Gipuzkoako Lurralde-Ordezkaritzan.

Gasteiz, 1984.eko Otsailak 13.

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saila, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.